sarasuaweb-16.jpg

Ondo jatea.

Gozo jatea baino askoz gehiago da. Sarasuan, ondo jateak osasuntsu jatea esan nahi du. Produktua bere kalitateagatik eta hurbiltasunagatik aukeratzen saiatzen gara.

0Km produktua aukeratzen dugu ahal den neurrian, hiru arrazoi nagusirengatik: duen freskotasunagatik, jasangarritasunagatik, eta gogoko dugulako balio-kate hau osatzen dugun guztion komunitate honi laguntzearren ahal duguna egiten dugula pentsatzea.

 
20140301_Trade-151_0124-copy.jpg

Parrila

Arraina da gure espezialitatea. Arrain freskoa, Kantaurikoa, goizero Pasaiako arrain-merkatutik ekarria eta maina handiz prestatua Joseba Etxezarretak zuzentzen duen parrilan.

Ondo hautatzen ditugu eskaintzen ditugun piezak. Horren ustiaturik ez den arraina bilatzen dugu, esaterako muxarra, sasoiko sardinak edo txitxarroa.

bodegonsarasua-27.jpg

Oraingo tradizioa

Ondo jateak etxeko janaria ere esan nahi du, hemengoa alegia, betiko euskal sukaldaritzakoa. Janari ona nahi dugu izatea eguneroko ogi; hori dela eta, eskuragarritasunaren eta zaporearen arteko orekaren bila aritzen gara.

Aire berriko baina betiko zaporeko erretegia gara.